San Nikolas Ikastolan duela 15 urte sartu nintzen eta gutxi barru utzi beharko dut, nire bizitza osoa daramat bertan. Bigarren hezkuntzako laugarren maialan nabil eta , etapa berri bat hasi aurretik, ikastolari agur esan nahi diot.
San Nikolasekin zorretan nago, izan ere, lau oinetan sartu eta emakume irtengo naiz. Alde batetik, automoa eta kritikoa izaten eta nire buruarekiko eta besteekiko konfiantza garatzen lagundu nau. Bestetik, nire beldurrak gainditzen eta pertsona librea sentitzen ere ikasi dut.
Ikasketei dagokionez, euskaldun eleanitza izateak, hau da, lau hizkuntza ikasteak onura asko ekarri dizkit; euskara eta euskal kulturarekiko konprometitzeaz gainera, edonon komunikatzeko aukera dut. Gainera, lan kooperatiborekin eskuzabalantasuna, elkartasuna eta aniztasunarekiko empatikoa izatea zer den jakin dut. Halaber, etorkizunean lan taldean lan egiteko prestatu nau.
Asko baloratzen dut ikastola, ikasketatik kanpo, ikasleez kezkatzea eta hauek zaintzea. Esan genezake, idazkaritzako atetik sartu bezain pronto, San Nikolas Ikastolako familiaren kide zarela. Horren adibide, ikasle laguntzaile proiektua, elkarbizitzak, kiva etb.
Irakasleei dagokionez, gehienak profesionalki zein pertsonalki bikainak izan arren, nik baditut nire kuttunenak; izan ere, haiek izan dute nigan eraginik handiena. Lehen hezkuntzari dagokionez, Amaiaren zorroztasunari eta Ane Eukeneren enpatizatzeko gaitasunari esker onak eman nahiko nizkieke. Bigarren hezkuntzari dagokionez, berriz, baditut hainbat eta hainbat. Paul, estate baterako, aurkitu dezakezun matematika irakaslerik onena. Beraz gain, Ainara eta Pablo. Hauek, sekulako inplikazioa dute bere lanean.
Gaur egun heldu naizenera iristeko, horrelakoa zara izan zarelako eta izango zarelako, asko zor diot San Nikolasi, bertako familiari eta bizipenei. Nire amak, ikasle ohia izanda, bertara ikastera eraman ninduen; espero dut, berak bezala, nik ere nire seme edo alaba San Nikolas ikastolara eramatea.