31 May
31May

ATLASETIK ORIORA

Marokon jaio nintzen ni
han dago nire familia
etorri nintzen gurpil batean
etorkizun hobe bila.

kamioiak ekarri ninduen
beldurrez eta bakarrik
Euskal Herrian sentitu nintzen
salbo eta babesturik

Leioara mugitu nintzen
sukaldaritza ikastera
ikusi nuen itxaropena
eta hamaika aukera.

lan eta lan, ekin (e)ta ekin
ogi (e)ta lapiko artean
nire irakasleen estimua
etorkizuneko bidean

hemezortzi urte beteta
hauxe da ustekabea
ikasi eta lan egiteko
galdu dut eskubidea

Babesten ninduen legeak
Eman dit orain bizkarra
Nire burua noraezean dabil
Gelditu ezin negarra

Batzuk luxuzko oheetan
Lasai dauden bitartean
Besteak kale gorrian
Hotz eta kartoi arrean


Bertso honen bitartez, Hassanen historioa kontatzen dut. Hassanen benatako istorioa. Hau, inoren kargura ez dagoeon adingabe atzerritarra zen Euskal Herrira etorri zenean  ( IKEDAA ). 15 urte zituenean,  pobrezia, etorkizun eta itxaropen eza dela eta, Marruekos eta senideak  alde batera utzi eta kamioi baten gurpilean sartu zen. 


Euskal Herrian, heldu eta bi astera, adingabekoentzako abegi zentro batean hartu zuten eta handik aste batzuetzara, Leioako ostalaritza eskolan lanean eta ikasten hasi zen. Batzuetan bakardadea eta gizarte-bazterketa sentitu arren, Euskal Herria etxetzat hartu zuen; lagunak egin, bere irakasleekin harreman estua eraiki eta jateko nahikoa baitzuen. Ez zuen gehiagorik behar, ezta eskatzen ere.


Baina 18 urte bete bezain laster, danak hankazgora egin zuen, aurretiazko  egonkortasuna bertan behera geratu zen. Hassanek nerabe garaian, adin nagusitasunera heltzerakoan egingo zituen gauzekin amesten zuen. Baina, bere hitzetan adinez nagusi moduan abegi zentrutik irtenbeharrak lehenengo arazoa ekarri zion , hain zuzen, errealitaren aurrean bizitzak zaplasteko bat eman zion. . Jasan behar izan zuen lehenengo arazoa bizileku baten falta izan zen .  Gaztea zen, baina adinez nagusia izanik , aurretik izandako administrazioaren babesa galdu zuen.  Jakin bazekien bere egoeran zeuden  gazteentzako administrazioak babestutako programak zeudela, baina programa horietan sartzea gabonetako loteria tokatzea baino zailagoa zen. Egoera horretan, baliabide barik , babes programa hauetatik kanpo,  bazekien beste aukera bat zegoela bere egoera normalizatzeko; horretarako bizileku batean hiru urtez erroldatuta egotea.  “ Baina, nola lortu daiteke hori lanik eta inolako baliabiderik ez daukagunean? “. 


Legea ohi bezala errelaitatearen atzetik doa. Adingabeei dagokienez, aurrera egin behar dugu, eta, ondorioz IKEDAA direlakoak adin gabekoen zentruetatn artatzeaz gain, horien gizarteratzea bermatu behar du, adin nagustiasunera heltzen direnean.


Zorionez, Hassanen istorioak amaiera zoriontsua izan du, gaur egun Orioko jatetxe batean baitabil lanean. Baina zenbat ote dira, noraezean geratu direnak ? Zenbati eragotzi diegu  beren ametsak betetzea?

Comentarios
* No se publicará la dirección de correo electrónico en el sitio web.
ESTE SITIO FUE CONSTRUIDO USANDO