Azken hilabetean, Anne Franken liburua irakurri behar izan dut eta konturatu barik nire gaur egungo egoerarekin alderatu dut. Gu bion arteko desberdintasunik nabarmena, etxean geratzeko arrazoia da: batak Gestapotik babesteko eta besteak koronabirusetik. Baina lehenik eta behin, bere historioa kontatuko dizut.
Annek lau urte eta erdi zituela, 1933 an, bere gurasoekin, Otto eta Edith, eta bere arreba nagusiarekin, Margot, nazismoaren hazkundea zela eta, Frankfurt utzi eta Holandara mugitu behar izan zuen. Holandan bizitza baketsu bat zeramaten, aitak Opekta enpresa kudeatzen zuen, ama etxeko lanetan, Margot juduen eskola batera eta bera Montesori eskolara zihoan. Baina 1940. urteko maiatzean egoera hau erabat aldatu zen: juduak egunerokoan premia biziko lehengaien eta zerbitzuen gabezia sufritzen hasi ziren. Hala nola, ezin zuten garraio publikorik, kotxerik ezta taxirik ere erabili; juduen eskoletara bakarrik joan zitezkeen; erosketak arratsaldeko hiruretatik bostetara bakarrik egin zitzaketen; gaueko zortzietatik aurrera ezin ziren kalean egon; ezin zuten kirol eta kultur ekintzetan parte hartu; arropan izar hori bat eraman behar zuten ikusgai. Nik, berriz, konfinamenduaren aurretik bizitza normal bat egin nezakeen.
Uztailaren 8an, domeka arratsaldean, dena hankazgora jarri zen, Margotek kontzentrazio esparrura laneratzera bidaltzen zuen SSko eskutitza jaso zuen. Ondorioz, egun batetik bestera Frank familiak beraien ezkutalekura mugitzeko beharra sentitu zuten, nahiz eta uztailaren 16rako aurreikusita eduki. Ahalik eta arropa gehien soinean jarri eta Suitzara zihoazela idatziz diskrezio osoz beraien etorkizuneko etxera abiatu ziren, maleta batek salatu ahal zituen eta. Ezkutalekua aitaren lantegira atxikituta zegoen, biltegian zegoen liburutegitik zegoen sarbidea. Hilabeteak zeramaten piezaz pieza etxeko altzariak leku batetik bestera mugitzen aitaren langileen laguntzari esker; Mr Kugler, Mr Kleiman, Bep eta Miep. Hauek, premiazkoak izango dira ezkututa dauden bitartean; izan ere, Bep eta Miep, liburutegitik astero bost liburu, kupoiak eta merkatu beltzan janaria eskuratzen zieten eta beste biek, enpresa kudeatzen zuten.
Uztailaren 13tik aurrera, Vans Dans Familia beraiekin bizitzera joan zen eta handik gutxira, Dussel, Miepen haginlaria. Familien arteko harremana ez zen erraza, seme-alaben heziketan eta janariaren banaketan liskarrak izaten baitzituzten. Vans Dans emakumeak Anne mizkatuta zegoela zioen eta Aneek, berriz, andra handiuste hutsa zela. Bestalde, Anne ez zen bere amarekin ondoegi konpontzen, bere ustetan Edithren jarrera nerabearekiko hotza zen eta Margot bere kuttuna zen. Arrebarekin ere, ez zuen harreman oso estuaeta horrek familian ez onartua sentitzea eta goiz nagusitzea ekarri zuen. Egoera horretan, bere egunerokoa barrenak lasaitzeko modurik onena zen. Aitarekin, berriz, harreman bikaina zuen eta urte horietan bere babesa, sostengua eta jarraibidea izan zen. Aurrerago, Peterren, Vans Dansen semea, babesa ere aurkituko zuen. Honekin amodio istorioa biziko zuen; halere, aurrera konturatu zen ez zela berarentzako mutilik aproposena.
Bestalde, 8 pertsonen bizitza Annak 1943ko abuztuaren 5 eta 4an egunerokoan deskribatzen zuen bezala, monotonoa eta gogorra zen; 6.45etan ohetik jaiki; 12.30ak arte, enpresako langileak bazkaltzeko ordua, isilik; 12.45etan aitaren ohiko lankideak bisitan; 1.00etan B.B.C irratia entzun; 13.15etan bazkaldu; 13.45etatik aurrera aisialdia, momentu horietan gehiengo batek ikasteko aprobetxatzen zuen; 22.00etan argiak itzaltzen ziren. Horretaz gain, isiltasuna eta iluntasuna ezinbestekoa zen egun osoan zehar; izan ere, argi izpia bat ikusteko ganbarara igo behar ziren Ottok eta Annek oihalarekin leihoak estali zituzten eta. Nolabait, beraiekin identifikatuta sentitzen naiz, konfinamenduan errutina zorrotza eramaten baitut; egunero 08.15etan ohetik altxatu; 09.00etatik - 13.00ak arte online klaseak jarraitu; bazkaldu; arratsaldean etxerako lanak egin; 21.00ak aldera afaldu eta 00.00ak inguru oheratu.
Janariari dagokionez, lehen urtean ona zen: haragiak Miepek eskuratzen zien eta okin batek ogia, lekaleak eta barazkiak ekartzen zizkien. Baina denborarekin, ganbaran zeuden erreserbak agortzen joan ziren eta Miep eta Bepek kupoiak behar zituzten janaria erosteko. Kupoi horiek, juduek ez zituzten eskura; ondoriz, merkatu beltzan erosi behar zieten eta prezioek astero gora egiten zuten. Bestalde, ezin zuten hondakinik bota; Hori dela eta, berogailuan erretzen zituzten hondakinak, bero handia jasan arren. Nire kasuan, berriz, ez dut janari eskasiarik jasatzen, supermerkatura joan eta nahi dudan guztia erosi dezakedalako. Bestalde, zarama botatzera ere joan naiteke.
Aitzitik, Annek bi beldur nagusi zituen: alde batetik, gaixo jausteko posibilitateaz kezkatuta zegoen; izan ere, ezin zuten medikua deitu, ezta medikamendurik eskuratu ere. Gainera eztularen zaratak salatu ahal zituen. Bestetik, ingelesen bonbardaketekin beldur handia pasatzen zuen; ondorioz, oilo ipurdia jarri eta aitarekin lo egin behar izaten zuen. Nik, nire osasunarekiko kezkak ere ditut, ospitaleak kolapsatuta baitaude. Halere, ez dut bonbardaketaren inolako beldurrik, ingurune baketsu batean bizi naizelako.
Denbora aurrera zihoala, Annek zulo hortatik irtetzeko itxaropena irabazten hasi zen. Hasteko, 1943. urtean Ingleterrak, Estatu Batuak eta haien aliatuek Alemaniako armadek atzera egitea eragin zuten eta ordurako Italia gerratik kanpo zegoen. Ondoren, 1944ko ekainaren 6an aliatuak Normandian lurreratu ziren eta inbasioa hasi zen.
Zoritzarrez, norbaitek salatu egin zituen eta 1944ko abuztuaren 8an atxilotuak izan ziren. Gestapok, kontzentrazio-esparru batera bidali zituen, bizirik irten ziren bakarrak Otto eta Anneren hitzak izan ziren.