Zaplastekoa.

ZAPLASTEKO BAT FALTA ZAIO. 


Munduan, zenbait ume heziketa zorrotz, ipurdiko, zaplazteko eta zapatilekin emandako kolpez bizi dira. Biolentzia horren aurrean,  umeek , gainera ,ulertu eta burua makurtu behar dute. 


Egia esan, jasanezina egiten zait haurrekin biolentziaz jokatzen duten gurasoen inguruan egotea. Izan ere, gaur egun, hezkuntza metodologia aldatu da, zorionez, zaplastekoa  atzean utziz. Halere, halako egoerak gure gizartean oraindik gertatzen dira. 


Albert Bandura kanadar psikologoaren ustetan, “ zaplaztekoak egiten duen bakarra,  umea umildu eta bere autoestima jeistea da, ez dio arazoak nola konpentzen diren erakusten. Era horretako jokaerak, gainera, indarkeria, asaldura, beldurra eta gurasoengan konfiantza falta eragiten ditu. Zaplastekoa jasotzetik aurrera, umeak hurrengoko zigorrak onartuko ditu arrazoia ulertu gabe. Eta, jakina, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa eragozten du.”


Horretaz gain, zer ikusi, hura ikasi. Umeari liskarrak egoki konpontzen dituztenen eredua lagungarriagoa izango zaio bizitzan zaplastekoa baino. Nolako gizartea izango lukete hurrengoko belaunaldiek  arazoak biolentziaren bidez konponduko balituzte? 


Azkenik, demagun, zure semeak txamarra ikastolan ahazten duela eta negarrez heltzen dela etxera, atsekabetuta. Nola ikasiko luke hobeto haurrak etorkizunean bere gauzez arduratzen, zaplasteko bat emanez eta umea ikaratuz ala berarekin hitzeginez eta gauzen balioa erakutsiz? Benetan uste duzu haurra jotzea beharrezkoa dela? Ez dago arazoa konpontzeko beste biderik? 


Nik argi dut ez dudala nahi nire semea biolentziarekin haztea. Horregatik,  umeei zaplastekoak ematen dizkieten pertsonak ez ditut nahi nire inguruan.

 








ESTE SITIO FUE CONSTRUIDO USANDO