Duela urte bete, DBH3. mailako ikasleok Iparraldeko Done Jakue bideko Gernikatik Lezamarako etapa gure modura egin genuen. Errigoitik hasita, Larrabetzuraino. Etapa honek guztira 22 km inguru ditu.
Lehenik eta behin, goizeko 8ak aldera Ikastolan autobusa hartu eta Errigoitira abiatu ginen. Zallo auzoan jeitsi, hamaiketakoa hartu eta Santa Luzia elizatik ibilbideari ekin genion. Bertan, landabide batetik mendira gora egin genuen landareek eta zuhaitzen itzalek babestuta. Mikele erreka gurutzatu eta zenbait zaldi, ardi eta behirekin topo egin genuen. Zenbaitetan, ibilbidea neketsua egin zitzaigun; izan ere, pista horrek 260ko desnibela baino gehiago du.
5 kilometro inguru ibili ondoren, Muxika udalerriko Pozueta auzora jeitsi eta bertako baserrietan ur botilak eta kantiplorak urez betetzeko aukera izan genuen. Aurrerago, BI-2121 autopistarekin topo egin genuen, etaparekin jarraitzeko lurpeko tunel bat gurutzatu behar izan genuen ,azkenean, Esterikara heltzeko.
Herriaren sarreran, Gerekizko San Esteban ermita dago, foruak zin egin eta errespetatzeko Bizkaiko jaun zaharrek jarraitzen zuten ibilbideetako batean. Hura bisitatu eta han bazkaldu ondoren, bide beretik jarraitu genuen BI-2713 errepidearen bazterbidera arte. Larrabetzuko norabidean. Errepideak trafiko handia du, baina bazterbidea, gutxienez, zabala da.
Larrabetzura heldutakoan, herrian bueltatxo bat eman eta motxilak frontoira eraman genituen. Herria Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierriko eskualdearen ekialderen dagoena eta euskaldunen ehunekorik handiena duena. 2016. urtean 2.057 biztanle zituen. Bestalde, Bizkargi eta Gaztelumendi mendiek inguratzen dute herria.
Arratsaldean, Larrabetzun geundela, emakume batek futbol zelaian herriko gazteen partidaren berri eman zigun. Hura entzun bezain laster, ikasle gehienok korrika hasi ginen zelaiko norabidean; ez dakizu ondo zelako iskanbila sortu genuen!
Hara heldu ginenean, ergel batzuk bezala atean isil-isilik gelditu ginen, lotsatuta, herrikoei itxura ona eman nahi genien eta. Ondorioz, zuhurtasun handiz futbol zelai eremura sartu eta hurbil eseri ginen. Halere, herritaren artean nabarmendu egin ginen; izan ere, Larrabetzu herri oso txikia da eta han guztiek ezagutzen dute elkar.
Partida nahiko astuna izan zitekeen, baina ez genuen asko egiterik. Tupustean, zarata handia entzun zen, hura nondik zetorren begiratu eta gure kide bat jausi zela ohartu ginen. Momentu batetik bestera, gure diskrezioa pikutara joan zen: ziztu bizian denak altzatu eta zaurituarengana joan ginen; zelako algara! Beti bazterrak barriketan ipinteko bidea ematen ibili behar!
Gizajoak, desagertzeko aukera izan balu, irrikaz egingo zukeen. Iluntzean, aurpegia hiru lau baltziturekin eta ahoa ingurua erabat handituta zuen eta, ondorioz, ezin izan zuen lorik hartu gau osoan zehar. A ze disgustoa! Berak Larrabetzuko gazteak ezagutu nahi zituen eta. Gaur egun, berriz, grazia handiarekin gogoratzen du.
Azkenik, onartu beharrekoa da herriak San Nikolaseko ikasleak garen modukoak ezagutu gintuen. Espero dut hurrengoko ikasleen belanauldiek Ikastolaren izena hobetzea, kar kar.
Urteko beste edozein egunetan bezala, iaz Larrabetzun nengoen, esperientziaz gozatzen. Ez dakizu ondo zelako ororitzapen onak ditudan, primeran pasatu nuen. Etxean, ikasketetan, lagunekin etb. genituen arazoak alde batera utzi genitzakeen eta espedizioan murgildu ginen. Ez dut zalantza izpirik, edonori gomendatuko nioke txango hura.
Ekintzaren helburua, hogeita lau orduz euskaraz hitz egitea, gehiengo batek bete ez arren, konprometitu ginenok euskaraz hitz egiteko ahalegin handia egin genuen. Nolabait, zenbaiti gure jatorri hizkuntzaren garrantziaz ohartzean lagundu zigun eta nik behintzat asko eskertzen dut.
Bestalde, talde lanean funtzionatu genuen; harritzekoa da ikasleek antolatutako irteera batek funtzionamendu eta emaitza paregabea izan izana. Ekintzek hitzek baino indar handiagoa dute. Esate baterako, nahiz eta kide bakoitzak bere eginkuzuna eta rola izan; halanola, frontoia garbitzea, bazkaria prestatzea, erosketak egitea…. beti geunden besteak laguntzeko prest.
Azkenik, nork bere burua ezagutzeko aukera izan genuen, aukera bikaina. Nahiz eta gehiengo batek aurretik etxetik kanpo lo egin izan, Larrabetzun ez genuen afaria prestatzeko helduen laguntzarik, oherik, komun eta dutxa indibidualik, berogailurik… Nire kasuan, nire heldutasun eta autonomia maila ezagutu nuen. Halere, ez dakit besteen kasuan hain baligarria izan zen ala ez.
Larrabetzura joatea lan taldean eta autonomiaz gozatzeko irteera mundiala da. Aukera galduko duzu? Aprobetza ezazu ikastolak eskaintzen dizun ekintza, ziur nago ez zarela damutuko. Nik aukera banu, birritan pentsatu gabe, irrikaz errepikatuko nuke.