Nire bizitzako botilaren laurdena bakarrik dut beteta eta beste hiru laurdenak betetzeko oroitzapen eta denbora asko falta zait; nire ametsak bete; bidaiatu; pertsona gehiago ezagutu etb egin behar dut aurretik.
Bestalde, ziur nago begi guztiek ez nautela ni berdin ikusten. Askok nortasun handiko, aurrez-aurrez doana eta bere buruaz seguru dagoen pertsonatzat hartzen naute. Azkenarekin ez nago guztitz ados; izare ere, nik ere neure buruarekin zalantzak izan ditzaket . Beste beste askok, berriz, nire segurtasuna harropuzkeriarekin nahas dezakete. Baina zer egingo diogu. Horiek horrela, pertsona itxia eta hotza iruditu arren, benetan ezagutzen nautenek badakite hori ez dela egia; izan ere, oso pertsona sentibera naiz. Horregatik, askotan, nire hurbileko pertsonak ez direnei harresi bat jartzen diet neure burua babestu nahian
Horrez gain, nire ingururoekin oso zorrotza naiz, baina seguru nago, ez neure buruarekin baino gehiago. Gauzak ondo eginak gustatzen zaizkit: ekintzek hitzek baino indar handiago dute niretzat eta askotan horrek ez du nire alde egiten.
Azkenik, nire ametsik handiena mundu osoan zehar bidaiatzea da, baina ez bost izarretako hoteletan lo eginez, jakina. Motxila bat aldean mundua eta kultura berriak ezagutu nahi ditut nire nerabe garain zehar, pentsaerak irekitzeko eta estigmak ixteko. Nahiko ipurtargia naiz; ondorioz, aukera banu, ez lidake axola nire herria eta bertako hiritarrak uzteak.