Mendien artean dakusat eguzkia.
Egun berri baten lehenengo argiak
Agerian uzten du lurralde zoragarri bat;
Harizti, pagadi eta harri gorria.
Zekaleak landa soroetan
Eta arrantza ontziak itsasaldean.
Nork azalduko ote digu zure jatorria?
Ez da latindarra ezta arabiarra,
Are gutxiago frankoa edo godoa.
Nortasuna eta autogestioa,
Auzolana bizimodu bezala
Eta natura da gure jainko bakarra.
Oh Baskonia!
Erresistentzia historia,
Zure baso ta larreek
Gorde dute memorian.
Oh Baskonia!
Gudarien aberria,
Zugatik dena eman duten
Horientzako, betirako argia.
Mendeetan zehar borrokan ibilia,
Sufrimenduarekin askotan hezia,
Baina ez da hilko zure izenaren magia
Gu mundu honetan gauden bitartian.
Ta zugatik altxatuko dira
Herri honetan bizi diren neska-mutilak.
Oh Baskonia!
Erresistentzia historia,
Zure baso ta larreek
Gorde dute memorian.
Oh Baskonia!
Gudarien aberria,
Zugatik dena eman duten
Horientzako, betirako argia.
Baskonia, Baskonia
Daramat bihotzean.