Zaila da Berri Txarrak estilo bakar batean sailkatzea, jakinmin musikal ase ezin batek bultzatuta gauza izan baitira denboran zehar euren rocka modu harrigarrian aberasteko, edozein etiketa txiki utzi arte.
Taldearen ezaugarri behinena da, halere, melodia gogoangarrietarako duten abilezia berezkoa, musika edozeren gainetik hunkitzea dela itsuki sinestuta. Ezin aipatu gabe utzi haren letrak, hitzen bidezko irudien bidez gogoeta eta emozio sakonak sorrarazteko abilezia erakusten duten aldetik.